XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) bañan ikusirikan alaz guztiz ere bazijoala, lagun asko arekin joan zan.
Jaungoikoaren adiskide aundia zala, ta gauz arrigarriak egiten zituala bazekiten, eta orregatik bildurrik gabe jarraitu zioten; ez ordea gerturaño.
Leze ondora iritxi zanean, otsoa bere zokotikan irten zan, eta tximista bezela Prantziskogana abiatu zan, aoa zabalik eta begiak su-txinpartak ziruditela, eraso ta iretsi nayean bezela.
¡Ayek otzikarak Prantziskorekin joan ziranenak!.
Onek berriz, ezer ezpalitz bezela, patxadan-patxadan,
Otsoa ziplo geratu zan, elbarriak joa bezela; ta gero poliki-poliki, makur-makur egin-da, Prantziskoren oiñetaraño etorri, ta antxe etzan-da gelditu zan.
Orduan Prantziskok esan zion:
Otsoak, bayezkoa emateko, burua makurtu zuan, geldi-geldirik egonaz (...).